GOMENDATU

Gure web orria gomendatu nahi duzu? Sakatu hemen

Iradokizunik bidali nahi diguzu?
Sakatu hemen

Gogoko orriei gehitu
 
  Hasiera | Ekintzak | Informazio Aldizkaria

Informazio Aldizkaria


Informazio aldizkaria Sarean den adierazlerik nagusietakoa da, bai SAREKO kide diren erakundeetako emakume bazkide guztiekin kontaktuan izateko aukera ematen digulako, burutzen ditugun jarduerez informatzen dituelako eta SAREAREN presentzia argia islatzen duelako, bai eta emakume elkarteetan duen balorazioagatik ere.

Hori dela eta, aurten hiru hilero ateratzen segituko dugu, hots, 4 zenbaki urtean. Hasiera batean 750 ale aterako ditugu, ohi bezala, baina uste dugu urtean zehar kopuruak gora egitea SAREAN erakunde berriak sartuko dira eta.

Aldizkariaren atalak honakoak dira:

  • Editoriala
  • Elkarteen gaineko informazioa
  • Sarearen jarduerak eta SAREAREN bestelako informazioa
  • Gaurko emakumeak, betiko emakumeak
  • Bestelako informazio interesgarria
  • Gune irekia (herri edo lekuetako bitxikeriak, umorea, poesia ...)

Emakume Elkarteetara, Sarean diren erakundeetako emakume kideei, Udaletara, Koadrila eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara igortzen da; gure jarduerez informaturik egoteaz gain, legez eratuta ez baina Araban lanean diharduten taldeen artean banatu ahal izateko.

Azken zenbakiak Web orrialde honetan kontsulta daitezke.


   
  GORA
 
www.mujeresruralesalavesas.org