GOMENDATU

Gure web orria gomendatu nahi duzu? Sakatu hemen

Iradokizunik bidali nahi diguzu?
Sakatu hemen

Gogoko orriei gehitu
 
  Hasiera | Ekintzak | Emakumeen Urteko Batzarra

Emakumeen Urteko Batzarra


Urteko batzarraren helburuak funtsean bi dira: batetik, arabar elkarteetako emakumeen arteko olgeta eta harremanetarako eremua izatea, eta bestetik, landa-inguruneko emakumeei gai interesgarriez hausnartzen eta jabetzen laguntzea.

Pixkanaka-pixkanaka, eta emakumeen eta lantzen dugun gai bakoitzean aditu diren pertsonen esku-hartzeari, eta SAREA osatzen duten emakumeen hausnarketa eta bizipenei esker, finkatuz doa eremu hau.

Interesen eta urtean zehar SAREAn egindako lanaren arabera aukeratzen dira gaia. Hona, orain arte landutako gai batzuk:

  • Lan- eta familia-bizitza bateratzea
  • Erantzukizunak partekatzea
  • Maskulinotasunak
  • Emakumeen elkarte-jarduera
  • Landa-inguruneko emakumearen errealitatea
  • Emakumea eta teknologia berriak

Urtero, SAREko kide diren emakumeen elkarteek ordezkaria duten landa-gune ezberdin batean egiten da, eta hausnartu eta ikasteaz gain, gunearen inguruneak ere ezagutzen dira, bertaratutakoek iritziak formalismorik gabe elkartrukatzerik izan dezaten.

VOLVER

   
  GORA
 
www.mujeresruralesalavesas.org