GOMENDATU

Gure web orria gomendatu nahi duzu? Sakatu hemen

Iradokizunik bidali nahi diguzu?
Sakatu hemen

Gogoko orriei gehitu
 
  Hasiera | Ekintzak | ETXEZAIN Programa

ETXEZAIN Programa


Honako bi helburu hauek ditu programa honek:

  • Arabar emakumeei lan- eta familia-bizitza bateratzen laguntzea.
  • Emakumeek tradizioz egin ohi duten lanaren balioa nabarmendu eta azpimarratzea.

Etxeko lanak dira programa honen oinarri, horretarako, bere burua zaindu ezin duten pertsonak ardurapean dituzten eta etxea hirugarren batek garbitzea behar duten familien eta, sektorean lan egin nahi duten emakumeen arteko bitartekari-lanak egitea.

Programa honen bitartez, etxeko langileak lan-kontratua izatea eta Gizarte Segurantzan izena emanda egotea lortu nahi da. Horretarako, kontratatzen laguntzeko beka-sistema bat ezarri da, kostu hori langileak bere gain hartzen duenerako.

Adiskidetze-zerbitzu kolektiboarena dugu proiektu honetan barne hartutako beste esparru bat, familia bat baino gehiago artatzen duen zerbitzua, alegia. Horretarako, ikastetxeetan goiz eta arratsaldeko ordutegia ezartzearen alde ari gara lanean, gurasoek lanera joan behar dutenean, horien haurrak artatzeko asistentzia-zerbitzua bideratzeko.

Honela, gaur egun Arabako landa-ingurunean ematen ari den zailtasun nagusienetako bat arintzen laguntzen dugu, gizarte-laguntza arduratzen ez den uneetan, bere burua zaintzeko gauza ez direnak, artatuz eta emakumeei lana bilatuz.

   
  GORA
 
www.mujeresruralesalavesas.org