|
Landa-eremuko emakumeen elkarteak dira Sarearen funtsa, oraina eta etorkizuna. Horrexegatik eta emakumeek dagokienaz arduratzeko tresna gisa duen garrantzia dela-eta, elkarte hauen beharrak ezagutu eta horiei aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea da gure jarduera-eremuetako bat, aurrera egin eta haz daitezen.
Elkarteen kudeaketa eta bazkideen arteko zein bestelako erakundeekiko komunikazioa hobetzean oinarrituta dago bideratzen dugun prestakuntza.
Elkarteen kudeaketa erraztea eta esku hartzen duten emakumeak aitzindari bihurtzea eta dagozkienaz arduratzeko bidea izatea da prestakuntzaren helburu orokorra.

|