|
Lankidetza suspertu; emakumeentzako Aukera Berdintasunaren aldeko sentsibilitate horrekin lan egiten duten elkarte, emakume taldeak, elkarte eta erakunde ezberdinetako emakumeen arteko lankidetza.
Jarduteko estrategia komunak ezarri; eskuartze proiektuak eta planak azalduz emakumeen gizarte sustapenerako eta bizi-eremu guztietan, kultura, lana, politika eta elkarteetan bereziki, parte hartzea handiagoa izateko.
Emakumeen parte hartze handiagoa sustatu, batik bat aukera berdintasunerako garapenaren aurrerapenean eta nekazal inguruan izan beharreko protagonismoan.
Kideen artean informazioa suspertu eta banatu, beste erakunde batzuetakoa eta Arabako nekazal inguruko emakume elkarte eta taldeetakoa.
OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
ELKARTASUNA. Sarea, beste ezer baino lehen, nekazal inguruko emakume elkarte eta erakundeen arteko laguntza eta lankidetzarako gunea da.
HORIZONTALITATEA. Sarea, oinarrian, Emakume Elkarteek berdintasunean parte hartu, informazioa zabaldu eta lankidetza prozesuen sustatzaile izateko egitura da.
EMAKUMEENTZAKO AUKERA BERDINTASUNA. Sarearen oinarria gizon eta emakumeen arteko Aukera Berdintasuna suspertzeko planteamenduan dago.
IREKITASUNA.
Sarea zabalik dago nahi duten emakume elkarte edo beste erakundeentzat, hori bai, estatutu hauekin bat etorriz eta baldin eta xede eta interes berberak badituzte eta bertan parte hartzeko konpromisoa agertzen badute.
|