|
Partehartzeak dagozkionez arduratzeko aukera ematen dio emakumeari, eta baita, emakumeen ahotsa entzunarazteko modu bat bideratu eta beren behar eta interesak bestelako erakundeetara hedatzeko ere.
Tokiko zein eskualdeko jarduera sozio-ekonomiko, politiko eta kulturaletan esku hartuz, emakumea gizarte-prozesu guztietako protagonista bilakatzen duten ekitaldi eta eginkizun guztiak bezala ulertutako partehartzea, hain zuzen.
Hori dela-eta, landa-ingurunearen eta emakumeen egitekoaren eta horiek garatzearen inguruko mahai eta eremuetan esku hartzen du Sareak.
Eta partaidetza hori, emakumeen elkarteen zein banakakoen esku-hartze gisa ulertzen dugu, hainbat ekitalditan parte hartuz eta emakumeen gaitasunak garatuz, emakume eta gizonezkoen arteko egiazko ekitatea lortze aldera.

|